AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zauritua izan da langile bat Arrankudiagan, zuhaitz bat gainera erorita

Orozkoko (Bizkaia) ordainlekutik gertu jazo zen lan-istripua atzo eguerdian. Behargina helikopteroz eraman behar izan zuten ospitalera.

Atzo eguerdian basogintzako langile bat zauritu zen Arrankudiagan (Bizkaia). Mendian lanean ari zela hartu zuen azpian zuhaitz batek, Orozkoko (Bizkaia) ordainlekutik gertu; hain zuzen, Pagobakar zonaldean izan zen lan-istripua, Zollo urtegi inguruan.


Larrialdi-zerbitzuek adierazi dutenez, sastrakak kentzen ari zenean erori zen beharginaren gainera zuhaitz bat, eta orkatila apurtu zion. 36 urte ditu langileak.


Suhiltzaileek kamioi batean mugitu zuten zauritutako langilea Osakidetzako helikopteroa zegoen larrera eta, handik, Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) eraman zuten.


Langile guztiak kaleratu dituzte Amurrioko Valvospain lantegian
Lantokia itxi eta 79 beharginak bidali dituzte kalera, iraungitze-espediente baten bidez. Hartzekodunen lehiaketan murgilduta egon da enpresa baina, antza, inor ez da plantaren ardura hartzeko prest agertu.