AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zazpi preso politiko lekualdatu dituzte aste honetan

Diego Ugarte, Mattin Sarasola, Beñat Aginagalde, Fernando Garcia, Gurutz Agirresarobe, Ane Belen Egues eta Eneko Goieaskoetxea mugitu dituzte.

Zazpi dira joan den asteazkenean, martxoaren 31n, tokialdatu zituzten euskal preso politikoak. Etxeraten arabera, azkeneko aldaketekin, aurrerantzean ez da euskal preso politikorik izango A Laman, Jaenen, Cordoban eta Murtzia I espetxean.


Diego Ugarte gasteiztarra Granadako espetxetik Leongora eraman dute, eta, Huelvako kartzela atzean utzita, Leonera lekualdatu dute Fernando Garcia bilbotarra ere. Jaendik Dueñasko presondegira mugitu dituzte Mattin Sarasola lesakarra eta Beñat Aginagalde hernaniarra; bestalde, Sevillako espetxetik Logroñokora tokialdatu dute Gurutz Agirresarobe hernaniarra, eta Cordobatik Villabonara Ana Belen Egues elduaiendarra. Eneko Goieaskoetxea Arronategi gernikarra, aldiz, A Lamako espetxetik El Duesokora mugitu dute.


Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak berriki jakinarazi du aurki lekualdatuko dituztela Irantzu Gallastegi, Xabier Garcia, Angel Lopez Anta, Aitor Olaizola eta Xabier Zabalo euskal preso politikoak, baita Israel Clemente GRAPOko preso politikoa ere.

Baionan 2009an emakume bat bortxatu eta elbarri utzi zuten bi erasotzaileak identifikatu dituzte
Baionako Arena diskotekako gaualdi baten ostean izan zen erasoa 2009ko urrian. Bi gizonezkok 40 urteko emakume bat bortxatu eta kolpatu zuten gau hartan, eta elbarri utzi zuten bizitza guztirako. Hamabi urte geroago identifikatu eta kondenatu dituzte erasotzaileak, DNA arrasto batzuei esker.