AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zegamako lan-heriotza salatu du Goierriko Kontseilu Sozialistak

Aurreko asteburuan galdu zuen bizia behargin batek Zegaman, eta horren harira, elkarretaratze bat antolatu zuen atzorako Goierriko Kontseilu Sozialistak. 'Miseria kapitalistari aurre egin' lelopean egin zuen deialdia.

Zegamako (Gipuzkoa) Intxausti industrialdeko Goilaser enpresan langile bat hil zen aurreko larunbatean, martxoaren 19an, soldatapean lanean ari zela. 57 urte zituen beharginak, eta zarauztarra zen.

Lan-heriotza hori dela-eta, protestara deitu zuen Goierriko Kontseilu Sozialistak. Atzo, ostiralean, elkarretaratze bat egin zuten Zegamako plazan, 19:00etan. Miseria kapitalistari aurre egin aldarritzat hartuta zabaldu zuten deialdia.

"Etekin ekonomikoak lortzea helburu duen gizarte eta ekonomia eredu batean, soldatapeko lan arriskutsu eta prekarioak betetzera behartzen gaituzte, langileon osasuna alde batera utziz", adierazi zuten Goierriko Kontseilu Sozialistako kideek. "Horren aurrean, bestelako gizarte eta ekonomia eredu batean jarri behar ditugu gure indarrak", aldarrikatu zuten.

Protestari eutsiko diote garraiolarien grebaren deitzaileek
Akordio batera heldu dira Espainiako Gobernua eta garraio-enpresa elkarte handiak. Besteak beste, adostu dute erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko deskontu bat izatea garraiolariek. Grebaren deitzaileek, baina, ez dute negoziaketetan parte hartu, eta onartu diren neurriak "ogi apurrak eta eskupekoak" direla salatu dute.