AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zehaztu du GKSk noiz eta nondik abiatuko diren urtarrilaren 28ko manifestazioak

18:00etan hasiko dira bi mobilizazioak, Iruñeko Sarasate pasealekutik eta Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. 'Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lelopean deitu du mobilizatzera GKSk.

2022an egin bezala, urtarril amaierarako mobilizazio deialdi bat egin du Gazte Koordinadora Sozialistak. Iazko urtarrilaren 29an milaka pertsona irten ziren kalera burgesiaren diktaduraren kontra, eta, aurten, urtarrilarren 28rako antolatu ditu bi manifestazio GKSk. Oraingoan ere Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izango dira "enpresarien eta agintarien erasoaldia" salatzeko manifestazioak. Berriki jakinarazi dituzte deialdien xehetasunak, gainera: 18:00etan aterako dira Bilboko nahiz Iruñeko mobilizazioak, Jesusen Bihotza plazatik eta Sarasate pasealekutik, hurrenez hurren.

"Mobilizazio batek ez du enpresarien erasoaldia geldituko, baina gazteon arteko antolakuntza eta borrokarako grina hedatzeko erabili behar dugu. Gero eta jende gehiago eta lurralde gehiagotan mobilizatzeko testuingurua sortu behar dugu, baita enpresarien eta politikari profesionalen eraginetik kanpo antolatzen jarraitzeko bitartekoak hedatu ere", azaldu zuten GKSko kideek mobilizazio deialdia aurkezteko agerraldian.

Ikusi hemen agerraldi horretan egindako adierazpen guztiak.

Bideozaintza polizialerako kamerak duela bost urte baino %30 gehiago dira Gipuzkoako kaleetan
Polizia-indarrek 854 kamera dituzte kokatuta lurralde horretako hemezortzi udalerritan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 300.000 aurpegi daude erregistratuta Ertzaintzaren datu-basean. Iruñean zein Gasteizen adimen artifizialeko kamerak jarriko dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak poliziari beste 1.387 'bodycam' mugikor banatzea espero du aurten; horietatik 300 izango dira Brigada Mugikorrarentzat.