AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zelaiari eta Barbadori jarritako zigorrak berrikusi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak

2021ean epaitu zituzten biak Madrilen, eta lau urteko espetxe-zigorra ezarri zieten, "helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzea" leporatuta. Ebazpena berretsiz gero, edozein unetan kartzelaratu ditzakete.

Ertzaintzak 2019ko otsailean atxilotu zituen Aitor Zelaia eta Galder Barbado arabarrak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Maria Tardon instrukzio epaileak aginduta. Hilabete batzuk lehenago, ertzainek material lehergailua topatu zuten Duranan (Araba), eta horren arduradun zirelakoan atxilotu zituzten bi gazteak. "Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea" egotzi zieten, baita "horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea" ere. Behin-behineko espetxealdian sartu zituzten, eta ia urte erdiz izan zituzten gatibu, uztailera arte.

2021eko urtarrilean epaitu zituzten biak Madrilen, eta handik hainbat egunera eman zuen epaiaren berri Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak. "Helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzea" leporatuta, launa urteko kartzela-zigorra ezarri zien gazteei, baita hamarna urteko inhabilitazioa ere.

Ebazpenaren kontrako helegite bat aurkeztu zuen Zelaiaren eta Barbadoren defentsak, eta horren harira berrikusi behar zuen zigorra Auzitegi Gorenak. Atzo zen biltzekoa. Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra Gorenak berretsiko balu, edozein unetan espetxeratu ditzakete bi arabarrak.

Etxebizitza Legea dela-eta, adierazpen bateratu bat argitaratu dute etxebizitzaren arloan lanean ari diren hainbat sindikatuk eta kolektibok
Espainiako Estatuan etxebizitzaren esparruan aritzen diren hogeitik gora sindikatuk eta taldek egin dute bat Etxebizitza Lege berriari buruzko adierazpenean. Hona hemen idatzia eta hura sinatu duten kolektiboen zerrenda.