AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zeledonen jaitsieran aldarriak egitea debekatu du berriz Gasteizko Udalak

Debekatuta dago Andre Mari Zuriaren Plazara mezuren bat daramaten "pankartak, globoak, baloiak edo antzeko objektuak" sartzea. Udala da kanpainaren bat egiteko aprobetxa dezakeen bakarra.

Abuztuaren 4an izaten da Zeledonen jaitsiera Gasteizen (Araba), Andre Mari Zuriaren jaiei hasiera emateko. Une horretan, milaka eta milaka lagun elkartzen dira Andre Mari Zuriaren Plazan, eta ohikoa da hamaika aldarri politiko ikustea bertan. Teorian, aldarriak egitea debekatzen du urtero Gasteizko Udalak, baina neurri zentsuratzaile eta autoritario horri aurre egin eta aldarri- nahiz protesta-mezuak plazara ateratzeko hautua egiten du askok.

Aurten ere, debeku horri eutsi dio PSE-EE buru duen udal gobernuak, bere burua salbuetsita. Hala dio udalaren bandoak: "Gune honetan [aipatutako plazan] ezin izango da pankartarik, globorik, baloirik edo antzeko objekturik sartu aldarrikapen- edo publizitate-kanpainekin lotuta, erakunde publikoek edo pribatuek sustatutakoak izan, udal kanpainen barruan onartutako elementuak izan ezik".

Ehunka kolono sionista oldarka sartu dira presondegi batera, hainbat torturatzaile babesteko
Bederatzi militar sionista atxilotu dituzte, Sde Teimango kartzelan preso palestinar bati egindako torturengatik; besteak beste, metalezko barrak sartu zizkioten ipurtestetik. Kolono "zibilen" eta soldaduen protestak piztu dira torturatzaileekin elkartasunez, eta atxiloketak salatu dituzte hainbat agintarik: inpunitate gehiago nahi dute palestinarrak torturatzeko. Sistematikoak dira sionistek palestinarrei emandako tratu txarrak, beste behin ikusi ahal izan denez.