AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zelenskik su-eten partziala proposatu dio Errusiari, presoen truke batekin

Ukrainako presidenteak amore eman du AEBen aurrean, eta Moskurekin su-etena eskatu du "itsasoan eta airean". "Bakea lortzeko, Trumpekin lan egiteko prest" dagoela adierazi du.

Volodimir Zelenskik su-eten partziala eskaini dio Errusiari, aire- eta itsas-erasoak bertan behera uztea eta presoen truke bat barne, "Errusiak gauza bera egiten badu". Hala adierazi zuen atzo Ukrainako presidenteak, X-ko bere kontuan argitaratutako mezu batean. Bertan esan zuenez, Ukraina "bake-prozesu batean aurrera egiteko prest" dago, "Donald Trump presidentearen gidaritzapean". Eskaintza hori bi agintariek Washingtonen bilera tirabiratsu bat izan eta AEBek Kievi emandako laguntza militarra bertan behera geratu ostean etorri da. Kremlinak erabaki hori "bakerako pausorik onena" dela esan du.

Aldi berean, Europar Batasunak berrarmatzeko plan bat iragarri du. Ursula Von Der Leyen Europako Batzordeko presidenteak aurreratu duenez, blokeak 800.000 milioi euro mobilizatuko ditu, bere gaitasun militarrak indartzeko hainbat mekanismoren bidez. Finantza-pakete hori Europa berrarmatzeko estrategia baten parte da gaur egungo testuinguru geopolitikoan, non Washingtonekiko aliantza hautsi egin den. Proposamena datozen asteetan eztabaidatuko dute estatu kideek eta Europako Parlamentuak.

Otsailaren 28an Trumpekin izandako bilera ere aipatu zuen atzo Zelenskik, eta "tamalgarritzat" jo zuen hura. Sare sozial beraren bidez, "gauzak zuzentzeko" eta "Estatu Batuekin lankidetza mantentzeko" asmoa agertu zuen Ukrainako presidenteak. Halaber, Washingtonekin mineralei buruzko akordio bat sinatzeko prestutasuna erakutsi zuen, "Ukrainako segurtasun-bermeak indartzeko".

32 pertsonak lau egun eman dituzte Mediterraneoko plataforma batean harrapaturik
Tunezko kostaldetik gertu dagoen petrolio-plataforma batean egin behar izan dituzte lau egunak, Libiatik migratzeko erabiltzen ari ziren ontzia urperatu ondoren.