AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zestoako Gaztetxearen aldeko aldarria egin dute hainbat herritan

Euskal Herriko hainbat elizatara eraman dute Gaztetxearen desalojoa geratzeko deia. Uztailaren 19rako dago ezarrita espazioaren hustea.

Arriskuan dago Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxea. Datorren asterako dago emanda Langile Kontrolpeko Espazioa husteko agindua; hain zuzen ere, uztailaren 19rako. Hurrengo egunetarako, Gaztetxearen aldeko ekimen ugari antolatu dituzte herrian: propaganda-lanak, kale-bueltak, aisialdiko hainbat jarduera, eta abar.

Zestoatik kanpo ere, dena den, ari dira Gaztetxearekin elkartasunez lanean. Azken urtean hainbatetan egin bezala, Euskal Herriko txoko ugaritan ari dira Zestoako Gaztetxearen desalojoa gera dezatela exijitzen. Azken egunetan, esaterako, hainbat elizatara eraman dute hustearen kontrako aldarria.

Eliza diruzale. Zestoako desalojoa gelditu! dioten pankartak jarri dituzte, besteak beste, Lizarran (Nafarroa), Zornotzan (Bizkaia), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Donostian (Gipuzkoa), Ibarran (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia) eta Uharte Arakilen (Nafarroa).

Bakarrik dauden adingabe migranteak zelatatzen ari da Ertzaintza
Erakunde publikoen tutoretzapean dauden gazteentzako zentroetan polizia-ikerketak ditu martxan Ertzaintzak, hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin. Jaurlaritzak 2015ean jarri zuen martxan Islamismo Erradikalaren Kontrako Plan Estrategikoa, eta Ertzaintzak "arrisku-taldetzat" jo zituen gazte migranteak.