AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zestoan errefortzu eskolak jarri ditu martxan Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

"Etxe askotan euskaraz ez dakiten gurasoak daude eta haur horiei etxeko lanak egiten laguntzeko arazoak dituzte", eta hain justu, haur horiei etxeko lanak egiten lagunduko diete Kontseilu Sozialistako hainbat boluntariok, "langile klasearen elkarlaguntza eta defentsa" oinarritzat hartuta. 'Euskara eta klase sozialak' hitzaldia ere antolatu dute Zestoan.

Proiektu berri bat du esku artean Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak: errefortzu eskolak jarri ditu martxan Zestoan (Gipuzkoa). Orain arte Zestoako Gazte Asanblada ardutatu da eskolez, eta proiektua urtebetez geldirik egon ostean, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak berrartu du orain.

"Langile klasearen elkarlaguntza eta defentsa" oinarri izanda, hainbat lan-lerro dituzte martxan Urola Erdian; besteak beste, Oinarrizko Produktuen Biltegia eta aholkularitza laborala. Errefortzu eskolak ere norabide horretan kokatu dituzte Kontseilu Sozialistako kideek.

"Etxe askotan euskaraz ez dakiten gurasoak daude eta haur horiei etxeko lanak egiten laguntzeko arazoak dituzte", azaldu dute. Hortaz, haur horiei etxeko lanak egitea izango da errefortzu eskolen helburu nagusia. Astean behin izango dira saioak, asteazkenetan, Zestoako Gaztelekuan.

Euskara, klase ertainaren proiektu kulturalean txertatzetik urrun, proletalgoaren proiektu kulturalean sustraitzea funtsezkoa dela azpimarratu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Errefortzu eskolek bide hori elikatu dezaketelakoan daude, Danbolin atariari jakinarazi diotenez: "Langile klasearen barruko hormak puskatzea eta euskara gure proiektu kulturalean txertatzea dira gure helburuetako batzuk".

Auzi horiek guztiak izango dituzte hizpide, hain zuzen, bihar: Paul Beitiak Euskara eta klase sozialak hitzaldia eskainiko du Alonderoko kultur aretoan, 18:30ean.

Talde militarrak sortuko ditu Europar Batasunak, mugetako "larrialdi-egoerei" aurre egiteko
"Erantzun azkarra, erabakigarria eta irmoa" emango dute Europar Batasunaren talde militarrek, eta besteak beste, mugak igarotzea galaraziko diete migratzen ari diren pertsonei.