AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ziberinteligentzian trebatuko dituzte ehunka polizia-agente Espainiako Estatuan

Espainiako Barne Ministerioak 400.000 euro bideratuko ditu, ikasturte honetan, 300 polizia prestatzeko. Besteak beste, "kontraespioitza zibernetikoari" eta "segurtasun nazionalari" lotutako gaitasunetan trebatuko dituzte; orain arte, zerbitzu sekretuek baino ez dituzte gai horiek landu.

Espainiako Poliziako Prestakuntza eta Hobekuntza Dibisioak lehiaketa batera dei egin du berriki, presazko prozeduraren bidez: unibertsitate-zentroren batek ziberinteligentziari buruzko online ikastaro bat sortzea nahi du Espainiako Poliziak, ikasturte honetan bertan 300 polizia-agente trebatzeko. 405.000 euro ordainduko dizkio lan hori bere gain hartzen duen unibertsitateari.

Bederatzi hilabetekoa izango da balizko ikastaro hori, eta poliziaren asmoa da urri hasieran martxan egotea. Bigarren fase bat izango du formakuntza-lerro horrek, gainera: 2023-2024 ikasturtean beste 300 agentek jasoko dute ziberinteligentziari buruzko formakuntza hori, eta 810.000 euro bideratuko ditu horretara.

Lerroak

Espainiako Poliziak nahiz Guardia Zibilak dagoeneko badute ziberinteligentziari lotutako jakintzan trebatzeko aukera, baina Barne Ministerioaren arabera, prestaketa berriak ez du horrekin zerikusirik. Hemendik aurrera, eta aipatutako ikastaro berri horren bidez, "kontraespioitza zibernetikoari" eta "segurtasun nazionalaren defentsari" lotutako gaitasunak landuko dituzte poliziek.

Orain arte, zerbitzu sekretuak baino ez dituzte gai horietan trebatu; hain zuzen, Inteligentzia Zerbitzuko (CNI) unitate teknologikoak, Zentro Kriptografikoak, izan du bere gain alor hori. Poliziako Zuzendaritza Nagusiaren esanetan, "helburu estrategiko bat" da Pegasus sistema eta antzeko "mehatxuei" aurre egiteko gai izatea polizia ere.

Ikastaro berriak barne hartuko dituen gai zehatzei erreparatuz gero, ondokoak aipatzen dira: "sare alternatiboen ikerketa, gobernu-erasoak, gizarte-ingeniaritza, desinformazioa, desinformazio-kanpainak hautematera bideratutako informazioaren azterketa, anonimizazio-tresnen erabilera, ziberdefentsa-kontrolak, konpainiei berriki egindako erasoen analisia eta eragina, ziberdefentsaren ikuspuntutik kritikoak diren azpiegituren ahultasunen azterketa edo mehatxuen eta azpiegitura kritikoei egindako erasoen azterketa".

Emakume soraluzetar bat erail du senarrak Benidormen
Labankadaz hilda topatu dute 68 urteko emakumea, bere etxean; senarra trafiko-istripuz hil dela esatera joan direnean topatu dute hilik hainbat polizia-agentek.