AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zigor Merodio preso politikoa aske utzi dute, hamahiru urte kartzelan eman ondoren

2006. urtean atxilotu zuten, Bordelen, ETAko kide izatea egotzita. Hamahiru urtez izan dute preso, eta hainbat kartzeletatik igaro ostean, Mont-de-Marsanen egon da atxilo urriaz geroztik.

Bordelen atxilotu zuten 2006. urteko ekainean, ETA erakundearen egitura logistikoko kidea zelakoan. Denetara, hamahiru urte eman ditu atxilo hainbat kartzelatan. Fresnesen izan zen lehendabizi; gero, Saint Martin de Re-n; eta urriaz geroztik, Frantziako Gobernuak hurbilduta, Mont-de-Marsanen egon da preso EPPK-ko kidea.
Bilboko Langile Autodefentsa Sarea jaio da, "elkarrekin autodefentsa antolatzeko"
"Batuz, babes sareak sortuz, kapitalaren erasoetatik defendatuko gaituzten garaipenak lortzeko antolatzea" izango du ardatz Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Hala, "borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo" modura aurkeztu dute egitasmoa, eta "krisialdiak gainditzeko burgesiak gidaturiko berregituraketa" testuinguruan kokatu dute haren sorrera.