AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zigor osoa beteta, aske da Olga Comes preso politikoa

Baldintzapeko askatasunean zegoen Comes joan den azarotik, etxean preso. 13 urteko zigorra bete du.

13 urteko espetxe zigorra beteta, aske da Olga Comes preso politikoa. Hirugarren graduan egon da iruindarra joan den ekainetik, Iruñeko (Nafarroa) espetxean, eta azaroan ezarri zioten baldintzapeko askatasuna.

Frantziako Poliziak atxilotu zuen Comes 2008an, ETAko kide izatea leporatuta. 2012an, bost urteko zigorra ezarri zion Parisko Korrekzio Auzitegiak, eta bi urte beranduago, 11 urtekoa Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Leioako campusean izango da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 16tik 17ra
Aurten ere antolatu dute Herri Unibertsitate nazionala. Bi eguneko jardunaldiak izango direla jakinarazi dute; hitzaldiak, mahai-inguruak, mobilizazio bat, jaialdi bat nahiz aisialdirako jarduerak izango dira.