AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zigor ziegetara sartu dituzte Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo preso politikoak

Modu "zorrotz eta umiliagarrian" miaketak egin ostean, zigor ziegetara eraman dituzte. Lannemezanen preso dituzte biak; 2009an espetxeratu zuten Iriondo eta 2010ean Karrera.

Azken egunetan, Aitzol Iriondo eta Mikel Karrera preso politikoak jazarri dituzte Lannemezango espetxean. Ohar baten bidez azaldu dutenez, modu "zorrotz eta umiliagarrian" egin dizkiete miaketak lehenengo. Gero, gainera, zigor ziegetara bidali dituzte. Gertatutakoa "mendeku neurri bat" izan dela ohartarazi dute, duela zenbait aste liskar bat izan baitzuten kartzelari batekin.

Iriondo 2009tik daukate preso, ETAren hainbat ekintzatan parte hartu izana leporatuta. Karrera, berriz, 2010ean atxilotu zuten, eta bizi osoko kartzela-zigor bat dauka bere gain. Duela gutxi jarri diote 30 urteko beste zigor bat, uztailean egindako epaiketaren harira.

Gazte Topagune Sozialista aurkezten ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan
Hurrengo astean izango da GKSren eta IAren Topagune Sozialista. Urteroko ekimena eta EH Bildu-Sortuk jarritako debeku politikoaren nondik norakoak azaltzen ari dira Euskal Herri osoan barrena.