AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zinemaldian eman dute infiltrazio poliziala zuritzeko film berria, 'Un fantasma en la batalla'

ETAn infiltratutako guardia zibil baten istorioa kontatzen du, eta Netflixen argitaratuko dute laster.

Infiltrazio poliziala eta indar errepresiboak zuritzeko beste film bat sortu dute Espainiako Estatuan, Un fantasma en la batalla, eta atzo eman zuten Donostiako (Gipuzkoa) Zinemaldian, lehiaketako sortatik kanpo. Agustin Diaz YaƱesek zuzendu du ikus-entzunezkoa Netflix plataforma erraldoiaren babesean, eta urrian estreinatuko dute zinema-aretoetan. Gero, Netflixen egongo da ikusgai.

La infiltrada lanaren arrakastaren ostean heldu da Un fantasma en la batalla superprodukzioa, benetako gertakarietan oinarritua honakoa ere. ETA erakundean hamarkada batez infiltratutako guardia zibil bati buruz da: Ipar Euskal Herrian arma gordetegi batzuk topatzeko asmoz sartzen dute espioitza-lanetan. Susana Abaitua aktoreak hartu du infiltratutako poliziaren rola, eta ETAko kide izatea antzezten dute Iraia Eliasek, Raul Arevalok zein Ariadna Gilek.

Lodosako Karey Solano itxi nahi du zuzendaritzak, 36 langile kalean utziz
Beharginei ez diete aurreko hileko soldata ordaindu, eta informazioa ezkutatu die enpresak.