AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zinemaz eztabaidatzeko saioak hasiko dituzte Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan

'En guerre', 'Nomadland' eta 'Sorry we missed you' filmak landuko dituzte lehenengo hiru saioetan. Gaur izango da lehenengoa.

Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan, errefortzu-eskolekin edo soldatapeko lanari zein etxebizitzari buruzko aholkularitzarekin jarraitzeaz gain, dinamika berri bat jarriko dute martxan: zinemaz eztabaidatzeko saioak egingo dituzte datozen hilabeteetan. Zenbait film ikusteko aukera egongo da Etxapen, eta, emanaldien ostean, bakoitzeko edukia lantzeko eta iritzia partekatzeko tartea egongo da.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak zehaztu ditu jada lehenengo hiru saioetarako filmak: Stéphane Brizéren En guerre, Chloé Zhaoren Nomadland eta Ken Loachen Sorry we missed you. Gaur izango da lehenengo saioa, 20:00etan, En guerre lanaren inguruan. Nomadland apirilaren 11n landuko dute, eta Sorry we missed you, berriz, maiatzaren 9an. 19:00etan izango dira azken bi emanaldi horiek.

Eztabaida-saioak aberasteko, film bakoitzari lotutako irakurketa gomendio batzuk ere egingo dituzte. Esteka honetan daude En guerre filmaren inguruan gogoeta egiteko gomendatutako hainbat testu.

Estonian, hauteskundeetan bozkatzea debekatu diete Errusiako eta Europar Batasunetik kanpoko milaka herritarri
Estoniako Parlamentuak konstituzio-zuzenketa bat onartu du, Batasunekoak ez diren milaka biztanle tokiko hauteskundeetatik kanpo uzten dituena.