AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zisjordania eta Jordania arteko lurreko pasabideak itxi dituzte sionistek

Jordaniako kamioilari batek hiru kolono hil zituen mugan. Erantzun modura, polizia sionistek mugan zeuden garraiolari guztiak atxilotu zituzten, eta lurreko mugak itxi zituzten. Gainera, Siria bonbardatzen ari da estatu sionista.

Zisjordania eta Jordania bereizten dituen mugan izan dira gertakariak, Hussein Erregearen Zubia deiturikoan hain zuzen ere. Duela bi egun, irailaren 8an, Jordaniako kamioilari batek muga gurutzatzea eta arma bat sartzea lortu zuen. Mugako poliziak konturatu gabe, kamioiak deskargatzeko gunean zegoela, kolono sionisten kontra tiro egin eta horietatik hiru hil zituen garraiolariak.

Indar sionistek segituan hil zuten 39 urteko jordaniarra. Horretaz gain, erantzun modura, Jordaniako garraiolari guztiak atxilotu zituzten. Jordaniako Kanpo ministroaren arabera, "ekintza indibiduala" izan zen kolonoen hilketa.

Sionistek, gainera, Jordania eta Zisjordania arteko muga zeharkatzeko hiru pasabideak itxi zituzten. Zisjordaniako Jeriko hiria ere zarratu zuten polizia-lerro baten bidez, Hussein Erregearen Zubitik gertu dagoela argudiatuta.

Siriari eraso dio berriz estatu sionistak

Israelgo Estatu genozidak, bestalde, Siriari eraso egiten jarraitzen du. Aurrez, ez da egon erasorik Siriaren partetik. Bertan, sionistek dozenaka pertsona erail dituzte jadanik, eta beste hainbat zauritu. Hama probintzia inguruan, esaterako, hamalau siriar hil eta gutxienez 43 zauritu zituzten duela bi egun, "Irango miliziek eta adituek" bertan "armak garatzen" dituztela aitzakiatzat hartuta.

Atzo, berriz,

Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.