AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ziztatu eta sexu-erasoa egin diote emakume bati Bidarten

Azkenaldian gutxienez bost pertsona ziztatu dituzte Bidarteko diskoteka batean, baina oraindik ez dakite zein substantziarekin. Eraso horietako batean, sexu-erasoa ere jasan zuen emakume batek.

"Ziztadaren fenomenoa" delakoak kezka sortu du Ipar Euskal Herrian. Antza, azkenaldian gutxienez bost lagun ziztatu dituzte Bidarteko (Lapurdi) La Licorne diskotekan, eta ziztatua izan zen emakumeetako bati, gainera, sexu-erasoa ere egin zioten.

Azterketa toxikologikoen emaitzen zain daude oraindik, baina gaur-gaurkoz, ez dakite zehazki zein substantzia ziztatzen dieten biktimei. Frantziako Estatuan, ziztada bidezko 60 eraso inguru salatu dituzte apiriletik.

Antza, sorbaldan, besoan, bizkarrean, aldakan, ipurdi aldean zein izterrean jaso dituzte ziztadak. Esan bezala, oraindik ez dute droga arrasto zehatzik atzeman, baina zenbait sintoma jasan dituzte biktimek: zorabioak, goragalea, paralisi txikiak, oreka galerak, eta abar.

Hainbat emakumeri eraso diete Donostiako Ondarreta hondartzan
Hondartzan bainatu ostean, argazkiak atera zizkieten hainbat emakumeri, eta iraindu zein mehatxatu egin zituzten.