AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Duela 10 egun izan zen Kaxilda gaztetxearen aurkako epaiketa. Eraikinaren berehalako hustea eta Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kideren aurkako hiru hilabeteko espetxe zigorra eskatu zituen fiskaltzak. Gaur jakinarazi du ebazpena epaileak: gaztetxearen desalojoa agindu du. Mobilizazioei adi egotera dei egin dute Aiztondoko gazteek, eta gogoan izan dituzte aste honetan Gernikan hustu duten Bloke Naranja eta desalojo arriskuan dagoen Hondarribiko Gaztetxea.

Gaur, abenduak 13, argitara atera da Zizurkilgo (Gipuzkoa) Kaxilda gaztetxearen aurkako auzibidearen ebazpena: eraikinaren berehalako hustea agindu du epaileak. Duela 10 egun izan zen gaztetxearen aurkako epaiketa Tolosan (Gipuzkoa), eta fiskaltzak eskaera gogorra egin zuen: espazioaren berehalako hustea zein Aiztondoko Gazte Asanbladako bi auzipetuen aurkako hiru hilabeteko kartzela zigorra galdegin zituen.

Epaileak bat egin du eskaera horrekin, eta dagoeneko eman du desalojo agindua. "Aiztondoko gazteok ilusioz eta sakrifizioz kolektibizatutako espazioa kenduko digute egun hauetako batean", adierazi dute asanbladako kideek. Hala, mobilizazioei adi egotera dei egin dute.

"Despolitizatuta eta mendeko nahi gaituzte, baina gu, antolatzera eta borrokatzera etorri gara; norgehiagokan baino, elkartasunean oinarritutako bizi eredu batean sinesten baitugu", diote. Bestalde, gogoan izan dituzte aste honetan bertan Gernikan (Bizkaia) hustu duten Bloke Naranja, eta desalojo arriskuan dagoen Hondarribiko Gaztetxea, Hondarribiko (Gipuzkoa) Egiluz jauregian kokatua dagoena. "Elkartasun eta babes osoa zuentzat".

Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sarea aurkeztuko dute datorren ostiralean
Tolosako kultur etxean izango da aurkezpena, datorren ostiralean, 19:00etan. Soldatapeko lanaren esparruan zein bertatik kanpo, "langilegoaren interesak ezarri ahal izateko botere kolektiboa sortzea" du helburutzat Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sareak. Horrela, bereziki, "antolatzeko eta gatazkak sozializatzeko zailtasun handienak" dituzten langile sektoreen borrokak hauspotzera eta saretzera dator. "Indarrean dagoen indibidualismoaren" aurrean, "batasunaren aldeko apustua" egingo du.