AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zortzi atxilotu Asturiasen, 2020an Alsan egindako greba baten harira

Greba-testuinguruan Alsari sabotajeak egitea leporatuta atxilotu ditu zortzi lagun Guardia Zibilak, eta ikerketapean daude beste sei pertsona.

Aste honen hasieran jakinarazi dute Gijongo komandantziako Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu dituela Asturiasen, 2020. urtean Alsa enpresan izan zen grebarekin lotuta. Antza, Alsaren ibilgailuei sabotajeak egitea eta horietan kalteak eragitea egotzi diete atxilotuei. Hori dela-eta, "desordena publikoak, kalteak, hertsapenak, bideko segurtasunaren kontra egitea eta zilegi ez den elkarte" baten parte izatea leporatu diete. Zortzi atxilotuez gain, beste sei pertsona daude ikerketapean.

2020ko urriaren 5ean jo zuten grebara Alsako beharginek, eta 11 egunez izan ziren greban. Besteak beste, enpresan ezarri nahi ziren murrizketen kontra egin zuten protesta; bai beharginen lan-baldintzei zegokienez, bai erabiltzaileei eskainitako zerbitzuari zegokionez. Poliziak dio 60 sabotaje inguru izan zirela egun horietan, eta Halmazón izeneko polizia-operazioa jarri zuen martxan; bi urtez luzatu da ikerketa. Besteak beste, Trafiko Zuzendaritza Orokorraren kontrol-sistemek bildutako informazioa baliatu dute ikerketan, hainbat hedabideren esanetan.

Zumaiako Etxape Zentro Sozialista egonkortzea lortu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak
Azaroan eman zuten Zentro Sozialistaren irekieraren berri; Eroski da espazioaren legezko jabea. Hainbat astez luzatu den negoziaketan horretarako baldintzak borrokatu ostean, Etxape egonkortu dute Kontseilu Sozialistako kideek: erabilera haien esku geratzea lortu dute, baita Eroskik jarritako salaketa kentzea eta, horrela, desalojo-prozesua geratzea ere.