AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zortzi langile intoxikatu dira Gasteizen, obra batean lanean ari zirela

Karbono monoxidoa arnastu dute beharginek eraikin baten obran, sorgailu baten funtzionamendu txarra dela-eta.

Zortzi langile intoxikatu dituzte gaur Gasteizko (Araba) erdialdean, eraikin baten obran lanean ari zirela. Inguruko bizilagunek 11:00ak aldera igorri dute abisua, gasa zirudien zerbait usaintzen zutelako. Gerora jakinarazi dutenez, karbono monoxidoa zen usain zitekeena, eta hura arnastuta intoxikatu dira obran zeuden zortzi behargin. Antza, sorgailu elektriko baten errekuntza desegokiak eragin du intoxikazioa.

Aldamenean dauden hainbat etxebizitzatan ere atzeman dute karbono monoxidoa, eta ingurua aireztatzeko lanez arduratu dira suhiltzaileak.

Jose Ramon Foruria preso politikoa zendu da
2003an espetxeratu zuten, eta berehala garatu zuen minbizi bat. Baldintzapeko askatasunean zeukaten 2020tik.