AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zortzi langile kaleratu ditu Celsak Araban, haiek lanuzteei ekin eta hilabetera

Egindako mehatxuak bete eta zortzi langile kalera bidali ditu Celsa Atlantic enpresak Araban. Beharginek otsailean hasi zituzten lanuzteak, kaleratze mehatxuen aurka. Celsak abenduan adierazi zuen hainbat langile botako zituela, eta gero, bertan behera utzi zuen negoziazioa. Ez da lehenengo aldia: azken urteetan kaleratze saiakera eta mehatxu gehiago jasan dituzte langileek.

Azkenean, mehatxua egikaritu du Celsa Atlantic enpresak: zortzi langile kaleratu ditu Araban. 2019. urtea amaitzear zenean iragarri zuen zuzendaritzak hainbat kaleratze zituztela esku artean, baita lekualdaketak ere.

Langileek borrokaldi gogorra abiatu zuten, eta langile batzordeak negoziazioa hasi zuen enpresarekin. Dena den, zuzendaritzak negoziazioa "amaitutzat" eman eta ez zuen bestelako neurririk aurkeztu. Orain, beharginek lanuzteei ekin eta hilabetera, iragarpenak bete ditu Celsak, eta dagoeneko zortzi langile bidali ditu kalera.

Itxiera programatua eta mehatxuak

Gaur egun, 110 langile inguru dira Arabako lantokietan, eta honakoa ez da enpresaren kaleratze mehatxuei aurre egin behar izan dieten aurreneko aldia. Esaterako, 2012. urtean, zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-Erregulazio Espediente baten aurka egin behar izan zuten borroka.

Bestelako mehatxuak ere jasan behar izan dituzte haien lanpostuetan. Lan Estatutuaren 52. artikuluaren eskutik, gaixo egoteagatik, kanporatze arriskuan egon ziren zenbait langile. Hain zuzen, arrazoi horregatik kaleratu zuten behargin bat aurreko abenduan.

Garbitzaileek eta UIBk mobilizazio bateratuak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan
'Lan berdina, soldata berdina' nahiz 'Tasak merketu, bekak hobetu' lemapean aritu dira eskuz esku garbitzaile eta ikasleak. Leioako campusean EHUko errektoreak agerpena egin bitartean elkarretaratzea egin dute. Gasteizen, Ertzaintza ikasleen eta grebalarien aurka oldartu da Gizarte Langintzako fakultatean. Donostian, berriz, Hezkuntza Delegaritza aurrean bildu dira.