AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zortzigarren eguna egingo du gose eta komunikazio greban Iñaki Bilbao preso politikoak

Donostian elkarretaratzea deitu du gaurko AAEAMek, bulebarrean. Bilbon, aldiz, biharko jarri dute hitzordua: Etxebarrieta Anaien plazan egingo dute kontzentrazioa.

Gaur, irailak 17, zortzigarren eguna egingo du gose eta komunikazio greban Iñaki Bilbao preso politikoak. Irailaren 10ean ekin zion baraualdiari, zituen komunikazio-bideak moztearekin batera. Horretaz gain, ziegatik ez zela irtengo ere jakinarazi zuen. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu zuenez, "Euskal Herria independente, sozialista, batu eta euskalduna" aldarrikatzeko abiatu zuen borrokaldi berria.

Azken astean hainbat mobilizazio izan dira Txikitori elkartasuna eta babesa adierazteko. Besteak beste, Donostian (Gipuzkoa) elkarretaratzea deitu du gaurko AAEAMek, 19:00etan bulebarrean. Biharko, hilak 18, Bilbon (Bizkaia) antolatu dute kontzentrazio bat: Etxebarrieta Anaien plazan bilduko dira 19:30ean.

Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Zaldibarren
Asteazkenean iragan zen erasoa Zaldibarren. Gizonezko batek bikotekidea eraso zuen etxebizitza batean zirela, eta erasotzailea atxilotua izan zen gero. Gaur, erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute.