AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zubi baten azpitik bota dituzte bost lagun Barakaldon

Legezko egoera egonkortu gabe daukaten bost pertsona bota dituzte euren bizitokitik, osasun- eta segurtasun-arrazoiak aitzakiatzat hartuta. Barakaldoko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak elkarlanean gauzatu dute desalojoa.

Atzo, martxoaren 6an, bost pertsona migratu bota zituzten euren bizitokitik Barakaldon (Bizkaia). Ibaibeko zubiaren azpian bizi ziren, eta handik kanporatu zituzten atzo polizia-indarrek. Horretarako, osasunari, higieneari eta segurtasunari loturiko arrazoiak hartu ditu aitzakiatzat Poliziak.

Elkarlanean gauzatu zuten kanporatzea Barakaldoko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak. Bost pertsonak bota bezain pronto, garbiketa-enpresa bateko kamioi bat bertaratu zen, kanporatutako pertsonek euren bizitokia egokitzeko erabilitako materialak eramateko eta zakarretara botatzeko.

Euren legezko egoera egonkortu gabe daukate atzo Ibaibetik botatako lagunek. Espainiako Poliziak identifikatu egin zituen denak.

Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte
Goizeko aurreneko orduan egin ditu atxiloketak Espainiako Poliziak. Sevillan eta Madrilen ere izan dira atxiloketak, operazio berdinaren barruan.