AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zubietako erraustegiko langileen greba eskubidea, urratuta

Gaur da langileen aurreneko greba eguna, eta salatu dute gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri dizkietela eta grebalariak ordezkatu dituztela.

Greba mugagabeari ekin diote gaur, azaroaren 23an, Zubietako (Gipuzkoa) erraustegiko langileek. Zuzendaritzarekin hitzarmen bat negoziatzea da haien asmoa, lantokiko "prekaritateari" aurre egiteko; izan ere, jakinarazi dute "argudiorik gabe" kaleratzen dituztela langileak eta osasun- nahiz lan-baldintzak okerragotzen ari direla etengabe. Ekobal da erraustegia kudeatzeko azpikontratatutako enpresa.

Aurreneko greba egunean salatu dute beharginek Eusko Jaurlaritzak "abusuzko" zerbitzu minimoak ezarri dizkiela. Ekoizpen-eremuan %70eko gutxieneko zerbitzuak inposatu dizkie, eta balorizazio-plantan, berriz, %90ekoak. Gainera, grebalariak ordezkatu dituzte haien lanpostuetan, azpikontratatutako beste enpresa batzuetako langileen bidez.

Etxebizitza Asanblada sortu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak
"Egun bizi dugun krisi testuinguruan, oinarrizko beharren garestitze bat izan da, langileriaren bizi-kalitatea okerragotuz. Horregatik, argi daukagu horri klase batasunez eta elkartasunez aurre egiteko dagoen beharra", dio Kontseilu Sozialistak. Abenduaren 17an aurkeztuko du Etxebizitza Asanblada, Eibarren.