AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zubitxako Eskolan hainbat eraso jasan dituztela salatu dute Kontseilu Sozialista Deba Bailarako kideek

Zubitxako Eskolako argindarraren kablea moztu zieten urtarrilean, eta eraikinera sartu, lapurreta egin eta barrukoa "hankaz gora" jarri zieten martxoan. Bi erasoak gauez gertatu izana seinalatu du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak. Aurreko urte amaieran birjabetu zuten Zubitxako Eskola Bergaran.

Kontseilu Sozialista Deba Bailarak (Gipuzkoa) salatu duenez, azken asteetan hainbat eraso jasan dituzte Bergaran (Gipuzkoa) birjabetutako Zubitxako Eskola eraikinean. Bi eraso zehatzen berri eman dute Kontseilu Sozialistako kideek: batetik, azaldu dute argindarraren kablea moztu zietela urtarrilaren 3tik 4rako gauean; bestetik, eraikinera sartu, lapurreta egin eta barruko guztia "hankaz gora" jarri zieten martxoaren 11tik 12rako gauean.

Argindarraren kablea ebaki zuten gauean, "fusibleak kendu" zituzten, eta esku-hartze horrek "prestaketa teknikoa" eskatzen duela nabarmendu du Kontseilu Sozialistak. Bestalde, martxoan gertatutakoari dagokionez, adierazi du atea behartu gabe sartu zirela Zubitxako Eskolara, eta "jakintza teknikoa" beharrezkoa dela horretarako. Gainera, bi erasoak gauez izan direla azpimarratu du, "gaur egun gauez eta inpunitate osoz aritzeko aukera jende gutxik duelako".

"Eraso hauek langile kontrolpeko espazioen aurkako ofentsibaren baitan kokatzen ditugu", salatu dute Kontseilu Sozialistako kideek. "Horren aurrean, gure jarduna berresten dugu", gaineratu dute.

Kontseilu Sozialista Deba Bailarak iazko abenduan aurkeztu zuen Zubitxako Eskolari dagokion proiektua, "antolakuntza komunistan sakontzea eta autodefentsa proletarioa antolatzea" helburu hartuta.

Ehunka ikaslek hartu dute parte aurtengo Herri Unibertsitate nazionalean
300 lagun inguru bildu ditu urteroko ekimenak Gasteizko campusean, oztopoak oztopo. Bertaratu direnek hamaika gai jorratu dituzte astearte goizetik asteazken eguerdira bitartean. Pentsamendu iraultzailearen historia, eskola eta pedagogia nahiz genero auzia landu dituzte aurtengo edizioan, eta hainbat antolakunderen mahai-inguruak ere izan dira.