AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zuhaitz Errasti preso politiko ohia atxilotu du Frantziako Poliziak

Mugan atxilotu zuten atzo arratsaldean, eta badirudi gaur igaroko dela epailearen aurretik. 2017an geratu zen aske Aretxabaletako presoa.

Hego eta Ipar Euskal Herria bereizten dituen mugan atxilotu zuten atzo Zuhaitz Errasti; itxura denez, Frantziako Poliziaren kontrol batean. Aretxabaletakoa (Gipuzkoa) da preso politiko ohia, baina denbora darama Ipar Euskal Herrian bizitzen. Badirudi Angeluko (Lapurdi) Jendarmerian daukatela gatibu une honetan, baina ez dago informazio zehatzik.

Euskal Irratien arabera, gaur igaroko da epailearen aurretik Errasti. Bere gertukoek atzo esan zuten inork ez ziela jakinarazi zergatik atxilotu zuten.

2017. urtean irten zen espetxetik, zortzi urtez preso egon ostean. 2016tik Mont-de-Marsanen izan ondoren, 2017an utzi zuten Espainiako Poliziaren esku, eta Soto del Realera eraman zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta gero, baina, aske geratu zen.

Zisjordanian 500 palestinar erail dituzte sionistek urriaren 7tik hona
Gazako Zerrendan ez ezik, Zisjordaniako lurretan ere sarraskia egiten ari dira sionistak: ehunka palestinar erail dituzte soldaduek eta kolonoek, 8.000 pertsona atxilotu dituzte eta ehunka lagun kanporatu dituzte. Otsailetik hona, Zisjordaniako 1.097 hektarea izendatu dituzte "Israelen" estatu-eremu gisa agintaritza sionistek.