AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zuzendaritzaren jazarpena salatu dute 'Noticias de Álava'-ko langileek

Asteak daramatzate lan-baldintzak hobetzeko protestan, eta langile-batzordeko kide batek zuzendaritzaren partetik jasandako "jazarpenaren eta errepresalien" berri eman dute.

Noticias de Álava egunkariko zuzendaritzaren partetik, "jazarpena eta errepresaliak" jasan ditu langile-batzordeko kide batek. Beharginen ordezkari horrekin bildu ziren maiatzaren 6an egunkariko zuzendari nagusia eta zuzendari editoriala, eta "presio guztiz gaitzesgarriak" egin zizkioten, langileek eta ELA sindikatuak salatu dutenez: "Ate itxiko bilera izan bazen ere, lankideek adierazten duten bezala, oihuak eta forma txarrak nabariak ziren". Gertatutakoa dela-eta, langile hori bajan dago une honetan.

Plantillak Gasteizko udaletxe aurrean agerraldi bat egin eta segituan jo zuen sindikalistarengana egunkariko zuzendaritzak. "Agerraldia bizi dugun lan-egoera kaskarra salatzeko eta alderdi politikoei legea betetzen ez duten enpresei ematen dieten diru publikoaren kontrol handiagoa eskatzeko egin genuen", azaldu dute: "Urteak daramatzagu salatzen egunkari honek [Noticias de Álava] ez duela betetzen aplikatu beharreko hitzarmena".

Beharginek asteak daramatzate protestak egiten, "20 urteko prekaritatearen" aurka. Besteak beste, jakinarazi dute izoztuta dituztela soldatak 2012tik eta enpresak ez duela Espainiako Estatuko prentsako lan-hitzarmena ere aplikatzen.

Langileei babesa eman die Gasteizko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS), eta "borroka sindikalaren aurkako erasoak" salatu ditu. "Klase elkartasuna lan-baldintza prekarioen aurka borrokan ari diren kazetari zein argazkilariekin", aldarrikatu du.

25 urte beranduago aitortu ditu Sorzabalek jasandako torturak Espainiako Auzitegi Nazionalak
Auzitegiak baliogabetzat jo du bere autoinkulpazioa, elektrodoak aplikatuta lortu zelako, eta froga faltagatik absolbitu du akusatua.