AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zuzendaritzaren kaleratze planari uko egin eta greban jarraituko dute Tubacexeko langileek

Tubacexeko zuzendaritzak 129 behargin kanporatzea jasotzen zuen proposamena aurkeztu zion langile batzordeari. Proposatutakoa baztertu eta grebarekin jarraitzea erabaki dute beharginek; 110 egun iragan dira greba mugagabea hasi zutenetik.

Tubacex enpresako zuzendaritzak maiatzaren 18an luzatu zion langile batzordeari esku artean duen lan-erregulazioko espedienteari buruzko azken proposamena; Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) langileei eragingo die neurriak. Proposamen horren arabera, 129 langile izango dira kanporatuak: 95 zuzenean kaleratuko dituzte, hamabiri aurretiko erretiroak ezarriko dizkiete eta beste 22 behargin kalte-ordainak ordainduta bidaliko dituzte kalera.

Zuzendaritzak proposatutako baldintza horiek betetzeko, grebalariek gaur itzuli behar zuten lanera. Dena dela, langile batzordeak uko egin dio proposamenari, eta greba mugagabearen bideari helduko diote oraindik.

Duela 110 egun hasi zuten greba langileek, eta ordezkariek lan-erregulazioko espedienteari muzin egiteko asmoa berretsi dute.

Etorkinentzako harrera duina aldarrikatu dute Hendaia eta Irun artean
Manifestazio jendetsua egin zuten larunbat arratsaldean Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean, pertsona migratuentzako harrera egoki bat aldarrikatzeko.