AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2023. urtea inoiz erregistratutako beroenetarikoa izan zen, eta horrek izan zuen eragina soldatapeko lanean ere. Beroak edota intsolazioak 199 lan-istripu sortu zituzten iaz Espainiako Estatuan, horietatik bi, hilgarriak. Muturreko tenperaturek, argiak edota erradiazioak, gainera, beste 105 istripu eragin zituzten. Denera, beraz, mota horretako 304 lan-istripu zenbatu zituzten, eta horietatik bi kasutan galdu zuten bizia soldatapean laneran ari ziren langileek.

Espainiako Lan Ministerioak bi kategoria horiek bereizten ditu erregistroetan; beroak edota intsolazioak eragindako istripuak batetik, eta muturreko tenperaturekin, argiarekin edota erradiazioarekin zerikusia dutenak, bestetik. 2023ko datuei erreparatuta, 2022tik, %27 egin zuten gora aurreneko kategoriako lan-istripuek. Bigarren kategoriakoak, aldiz, %18 areagotu ziren. Bietako ezbeharrak kontuan hartuta, batez beste, %24 igo ziren beroarekin nolabaiteko lotura izan zuten istripuek.