AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irabaziak metatzen eta areagotzen jarraitzen du Iberdrolak. 2024ko lehen hiruhilekoko emaitzen berri eman du jada, eta goranzko joerari eusten dio: 2.760 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiru hilabeteetan. 2023ko azken datuekin alderatuz gero, %86ko igoera bat izan du, beraz, hiruhileko honetan.

Zehaztu dutenez, Mexikon saldutako aktiboen gainbalioari (1.165 milioi euro) eta Erresuma Batuko tarifa-defizitaren berreskuratzeari (238 milioi euro) esker lortu du etekina areagotzea energia-enpresak. Dena den, bi aldagai horiek baztertuz gero ere goranzkoa izango litzateke emaitzen bilakaera: %28ko gorakada bat edukiko luke.

2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu zituen Iberdrolak. Guztira, 4.803 milioi euroko irabaziak lortu zituen, 2022an baino %10,7 gehiago.