San Migueleko parke eolikoan, Tebas-Muru Artederretan (Nafarroa), sute bat izan zen larunbat arratsaldean. Hain zuzen ere, aerosorgailuetako batek hartu zuen su, arratsaldeko 19:00ak aldera. Sutan zegoen materiala erori bazen ere, badirudi aerosorgailuak baino ez zituela kalteak jasan. Oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izan ziren sutea pizteko arrazoiak, eta zabalik jarraitzen du ikerketak.
AKTUALITATEA
/
Ingurugiroaren suntsipena
Aerosorgailu batek su hartu du Tebas-Muru Artederretako parke eolikoan
Larunbatean piztu zen sutea San Miguelen, baina oraindik ez dituzte arrazoiak argitu.