AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Joan den asteburuan, gazte talde batek eraso homofobo eta arrazista bat egin zion bikote bati Villabonan (Gipuzkoa). Igande goizaldean izan zen erasoa, taberna baten kanpoaldean: gazteek modu bortitzean jipoitu zituzten bi gizonak, besteak beste, "Ez dugu marikoi zikinik nahi, ez dugu atzerritar zikinik nahi!" oihu artean. Kolonbiarrak dira biak, eta jai-giroan zeuden zenbait seniderekin batera.

Lekuko batek azaldu duenez, ez zen inolako liskarrik izan erasoaren aurretik; 04:30ak aldera, bat-batean eraso zien bi mutilei gazte taldeak. Botila batekin zauritu zuten haietako bat, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.