Joan den asteburuan izan da Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA) urtero antolatzen duten ekimen nagusia: Gazte Topagune Sozialista. Urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean izan da, Altsasun (Nafarroa). Urtero legez, ekimenari jarraipen berezia egin dio GEDAR LANGILE KAZETAk.
Hemen bildu dugu hiru egunek eman dutena:
- Topagunea osorik laburbiltzen duen bideoa, hemen
- Topagunean zehar izan diren hitzaldiei buruz hainbat kidek esandakoak, hemen. Sei hitzaldi izan dira denera.
- Egitarauan parte hartu duten hainbat gonbidatuk esandakoak, hemen. Sara Zozaya, Asier K, Antton Telleria, Bris, Nakar, Jaloner eta Tatxersekin izan gara.