Ondarroako (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) ikasleria ere desados azaldu da bigarren hezkuntzako ikastetxeetan aspaldian bizitzen ari den "autoritarismoaren gorakadarekin".
Horrekin bat, borrokak abiarazi dituzte tokian tokiko institutuetan, IKAS plataformaren Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! kanpainaren barruan. Eskualde horietako IAk bat egin du aldarrikapenekin, eta salaketei ahotsa eman die.
LEA-ARTIBAI
Ondarroa BHIko kasuan, ikasleak kexu dira "lanak eskolaz kanpoko orduetan entregatzeko betebeharrak ezartzen" dizkietelako. Zenbait irakasgaitan, Classroom plataforma digitalaren bidez, etxerako lanak "arratsaldean, iluntzean zein gauean" bidaltzen dizkietela ohartarazi dute. Iragarri dute datorren asterako negoziazio mahaia ireki dutela institutuko zuzendaritzarekin, afera hori konpontzeko asmoz. Bide batez, ikastetxeko ikasleriari "antolatzeko deia" luzatu diote.
DEBABARRENA
- Patio orduetan ikasleek biltzeko aukera izatea eta horretarako gela bat izatea.
- Egun zehatzetan, euren intereseko edukia lantzeko aukera izatea, eta horretarako baliabide materialak izatea.
JAZARPENA BURUNTZALDEAN