Atzo, uztailaren 8an, 20:00etan izan zen elkarretaratzea Durangoko (Bizkaia) Santanan. Azken astean Durangaldeko bi langile gazte erail dituzte soldatapean lanean ari zirela; asteazkenean Muxikan (Bizkaia) bata, eta aurreko ostiralean Durangon bestea. Kontseilu Sozialista Durangaldeak horren harira deitu zuen protestara, Biolentzia kapitalista gelditu lelo hartuta.
Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, lan-heriotza horiek ez dira "kasu isolatuak", "biolentzia kapitalista orokortuaren adierazpenak baino". "Langile-klasearen aurkako sarraskiaren aurrean", beraz, "sozialismoaren aldeko borrokara lerratzea" beste aukerarik ez dagoela azpimarratu dute, "hori baita soldatapeko lanaren eskuetan bizia galdu duten guztiak omentzeko zinezko modu bakarra".