Hemen atzoko prentsaurrekoko irudiak, eta Burlatako Gazte Asanbladako kideen adierazpenak:
AKTUALITATEA
/
Burlatako gaztetxea
Azken hilabeteetan jasandako polizia-jazarpena eta "oztopoak" salatu ditu Burlatako Gaztetxeak
Azkenaldian pairatu dituzten erasoak eta polizia-jazarpena salatu zituzten atzo Burlatako Gazte Asanbladako kideek, prentsaurreko bidez. Polizia-indarren presentziak gora egin duela eta udaltzainek azkenaldian dozenaka identifikazio egin dituztela jakinarazi zuten. Bestetik, Burlatako Udalak espazio publikoen erabilera ukatzen diela eta, tarteka, gaztetxeko ur-hornidura moztu izan diela ere salatu dute. Asanbladako kideek "udaletxearen jarrera aldatzea eta polizia-jazarpena etetea" eskatu dute; "askatasun politikoen defentsa" berretsi eta, "oztopoen gainetik", haien jardunarekin jarraituko dutela diote.