AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Joan den martxoaren 21ean, Poliziak bi pertsona zauritu zituen tiroz Barakaldon (Bizkaia). Garbigunetik gertu dagoen tunel hormatu batean bizi ziren hainbat lagun, beste etxebizitza-alternatibarik ez zeukatelako, baina haiek handik botatzeko bertaratu zen Barakaldoko Udaltzaingoa egun horretan; gerora irudietan erakutsi zutenez, Ertzaintza ere bertan izan zen. Etxegabetzean, bertan zeuden pertsonen kontra oldartu ziren polizia-agenteak.

Euren legezko armak erabilita tirokatu zituzten tunelean bizi ziren pertsona migranteak. Bat larriki zauritu zuten, eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak jakinarazi duenez, "bizitza izugarri aldatuko zaio", ezinbesteko bizi-ataletan jaso baitzituen Poliziak jaurtitako hiru bala-tiro. Bigarren pertsona ere balaz zauritu zuten, tiro bat jaso baitzuen; baina, zorionez, ez dago ospitalean jadanik.

SOS Arrazakeriakek azaldu du, gainera, pertsona migratuen egunerokoaren parte direla Poliziaren orotariko erasoak: "Miaketa umiliagarriak, etniakagatiko geldialdiak, botere-gehiegikeria, irainak, neurriz kanpoko indarraren erabilera eta, orain, suzko armak".