AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaurtik ostiralera bitartean, egunean bi orduko lanuzteak egingo dituzte Berriobeitiko (Nafarroa) Jealser enpresako langileek, soldaten igoera eskatzeko, besteak beste.

LAB sindikatuaren arabera, 2012. urtean, lan-erreformari esker, enpresak %6 eta %12 artean jaitsi zituen langileen soldatak, eta gutxinaka soldatak igotzea eskatu dute haiek. Bestalde, azken urteetan kaleratzeen eta lan-erregulazioko txostenen bidez 100 langile izatetik 40 izatera igaro direla ere salatu dute.

11:00etatik 13:00etara egingo dituzte lanuzteak enpresako atarian, gaurtik hasita.