Gizon etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur goizaldean, Bilboko (Bizkaia) Doña Casilda parkean. Norbanako batek abisatu du Ertzaintza, parkeko
banku batean mugitzen ez zen pertsona bat zegoela esanez. Osasun-larrialdietako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Antza denez,
gizonezkoak parke horretan igarotzen zituen gauak.
Bizkaiko hiriburuan ordu gutxian argitara atera den bigarren heriotza da: gaur bertan jakinarazi dutenez, Zabalgarbi hondakin-instalazioetako kontainer batean gaua egiten ari zen gazte migratzaile bat topatu zuten hilik astearte goizaldean. Dirudienez, berak ere ez zuen etxebizitzarik.
Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "