Gaur hasiko dute borrokaldi berria Bizkaiko udal kiroldegietako eta klub pribatuetako langileek. Bi asteko greba izango da; urriaren 28tik azaroaren 10era arte, hain zuzen ere. Lanuzteaz gain, datorren asteetan elkarretaratzea egingo dute sektoreko enpresetako batean.
Oraindik ez dute lan hitzarmena adostu sindikatuek eta patronalak. Beharginen eskakizunen artean, besteak beste, soldatak KPIa baino gehiago igotzea, jaiegunetan lan egiteagatik jasotako ordaina hobetzea, lan kategoriak zehaztea, edota "erreferentziazko" lanaldia ezartzea daude. Gainera, azpimarratu dutenez, kontratuen %8tik gora dira lanaldi partzialekoak sektorean.