Apirilean, Lizarraldeko BHI
ikastetxeko eta Lizarrako Ikastolako zuzendaritzei hainbat eskakizun helarazi zizkieten Lizarraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak eta Ikasle Abertzaleakek. "Langile klaseko
ikasleen defentsarako" jardunaren barruan kokatu zituzten aldarrikapen horiek.
Lizarra Ikastolako zuzendaritzaren kasuan, ez die "eskakizunak lantzen dituen erantzunik" eman ikasleei.
Aurrera begira
Konfinamendu garaian hasitako dinamikaren helburua "ikasleon interesak defendatzea eta baldintzetan hobekuntzak ematea" zen, LIASeko eta IAko kideek nabarmendu dutenez. Dena den, "aldaketak egiteko eskumena zutenen jarrera lotsagarria" izan dela diote: "Ikasleen proposamenak gutxietsi dira, gure baldintzek okerrera egin duten eszenatoki batean".
"Beste behin agerian geratu da ikasleon interesen defentsan ikasleak garela berme bakarra, eta gure baldintzen hobekuntza errealak lortzeko autodefentsa antolatu beharra dugula. Ikasturtea amaitzear da, baina borrokak ez du etenik, eta inoiz baino zaurgarriago diren ikasleon interesen alde jarraituko dugu", azpimarratu dute.