AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jabe handiek Donostiako (Gipuzkoa) alokairu-merkatuan duten garrantziari buruzko hainbat datu argitaratu ditu berriki El Diario Vasco egunkariak. Jabe handitzat jotzen dira, hain zuzen ere, bost pisu baino gehiago dituztenak. Hedabide horren arabera, 300 jabe handik metatzen dute alokairuan dauden etxeen herena.

Gipuzkoako hiriburuan, ofizialki behintzat, 9.323 pisu daude alokairuan. Aipatutako 300 jabe handienak dira etxe horietatik 3.017; alegia, hiru etxetik bat. Donostiako etxebizitzen parke osoaren %3,2 esan nahi du horrek, gaineratu dutenez.