AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Administrazio publikoek ekainaren 1erako erabaki behar dute zenbat lanpostu finko eskainiko dituzten beren eskumeneko arloetan. Eusko Jaurlaritzak, antza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoko langileen laurdena baino ez du egonkortze-prozesuan barne hartuko. ELA sindikatuaren esanetan, gaur egun behin-behineko 46.000 behargin baino gehiago dira Eusko Jaurlaritzaren mendeko sektore publikoan, eta 33.125 utziko dituzte egonkortze-prozesutik kanpo. Hortaz, 13.000 langile inguruk besterik ez dute lanpostu finkorik izango; gainontzeko guztiek behin-behineko lan-kontratuak izango dituzte.

Osasun-sistema publikoan, Osakidetzan, behin-behineko langileen %85 utziko ditu Jaurlaritzak egonkortze-prozesutik kanpo. Hezkuntzan beharginen %70ek jarraituko dute behin-behineko kontratuekin, eta administrazioan, %20ek. Justizia arloan %60ek segituko dute aldi baterako langile gisara, eta elkarte publikoetan, %70ek.

Iceta Legearen eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak zehaztutako irizpidearen kontra doa erabaki hori; izan ere, irizpide horren arabera, sektore publikoan behin-behinekotasunak ezin du %8tik gorakoa izan.