ELA sindikatuko afiliatuek 62 greba egun eginak dituzte dagoeneko, eta LABekoek ere hainbatetan jo dute lanuztera. Apirilaren 26tik maiatzaren 10era artean, esaterako, 300.000 eskuorri banatu zituzten buzoietan eta 25.000 kartel jarri. 5.000 behargin daude grebara deituta, gehienak emakumeak: "Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera". Sexu araberako lan banaketak soldatan dituen ondorioak ere agerian utzi dituzte: "Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik".
AKTUALITATEA
/
Greba
Ekainaren 17tik uztailaren 12ra greba egingo dute Gipuzkoako egoitzetako langileek. Argazkia: ELA
ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Diputazioak ez du finantzatu nahi langileek, bi urteko borrokaren ostean, pasa den hilabetan eurekin lortu zuten aurre-akordioa. Kontrara, erakunde publikoak azpikontratatuta dauka zerbitzuaren %90. Hori dela eta, 26 greba egun berri deitu dituzte ekainetik uztailera. Grebalarientzat "oso garrantzitsua da gipuzkoarrek jakitea zahartzaroaren sektorearekin zer gertatzen ari den, beraien diruarekin finantzatzen den sektorea baita".