AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko (Araba) Salburua auzoko etxebizitza batean izan ziren gertakariak pasa den larunbatean. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, emakume bat abortatzera behartu zuen bere bikotekideak; adingabea da emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Larunbat gauean, Ertzaintzari abisu bat eman zioten, haurdun zegoen emakume gazte batek umea galdu berri zuela-eta. Etxebizitzara bertaratu zen poliziak, eta abisua egiaztatu zutenean, ospitalera eraman zuten emakumea; bertan artatu zuten osasun-zerbitzuetako langileek. Lau hilabete zihoan haurdun.

21 urte ditu bere mutil lagunak, eta hura ere etxebizitzan zegoen une horretan. Atxilo eraman zuten; bikotekidea abortatzera behartzeagatik, emakumeen kontrako indarkeria delitu bat leporatu diote.