Berriki azaldu dute, Irunen (Gipuzkoa), emakume bat bortxatu zuela gizon batek uztailaren hasieran; hilaren 8an, hain zuzen ere. Lakaxitan gertatu zen erasoa.
Bidasoko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak adierazi du emakume langileen aurkako erasoek "errealitate izaten jarraitzen" dutela, "are gehiago festa giroan".