Eraso matxista baten berri eman dute Zornotzan (Bizkaia). Aurreko larunbatean, maiatzaren 4an, egin zioten eraso emakume bati. Gertatutakoa salatu du, eta iragan ostiralean atera zen argitara erasoa. Ez dute gertatutakoari buruzko informaziorik zabaldu.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Emakume batek eraso matxista bat jasan zuen Zornotzan aurreko asteburuan
Maiatzaren 4an izan zen erasoa, eta joan den ostiralean eman zuten horren berri. Salaketa bat jarri du erasoa jasan duen emakumeak.