Antza gauerdian izan zen erailketa, 03:00ak baino lehen. Ertzainek deia jaso eta Soraluzera bertaratzean, emakumearen semearekin egin dute topo kalean, eta hark jakinarazi die pertsona bat hilik zegoela bere etxean. Sartu eta hilotza aurkitzean atxilotu du 33 urteko gizonezkoa Ertzaintzak, ama hiltzea leporatuta.
Aurtengo hirugarrena
2019. urtean lau izan ziren Euskal Herrian eraildako emakumeak, eta Berria-ren arabera, 2003. urtetik hona, 105 izango lirateke.