Zarautzen (Gipuzkoa) sexu-eraso bat jasan du emakume batek aste honetan. Astelehen goizaldean izan zen, apartamentu turistiko batean; 31 urteko gizon batek egin zion eraso neskari. Astelehenean atxilotu zuten erasotzailea, baina aske uztea erabaki zuen epaileak, karguekin.
"Emakume langileon aurkako erasoak gero eta normalizatuago daude esparru ezberdinetan", salatu du Urola Kostako Itaiak. Hala, ezinbestekotzat jo du "erasoen aurka antolatzea eta gaitasunak modu independentean garatzea". Gogora ekarri du, azken bi hilabeteetan, lau erailketa matxista eta hamaika sexu-eraso atera direla argitara Euskal Herrian.