AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Poliziako lau agente daude auzipetuta Roger Español mutilatzeagatik, eta, oraingoz, haiei amnistia ezartzeari uko egin dio Bartzelonako Auzitegiak, martxoan jakinarazi zuenez. Izan ere, auzitegiak ebatzi du "kriminalitate-zantzu nahikoa" ikusten dituela gertakarietan, eta badirudi epaiketara eramango dituztela laurak. Iridia kolektiboak aurkeztu du euren aurkako akusazio-idatzia.

Guztira, hamahiru urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte polizia bakoitzarentzat: bederatzi urtekoak lesio-delitu batengatik, organo baten galera barne, eta lau urtekoak tortura-delitu batengatik. Horretaz gain, agenteen inhabilitazioa eta 320.632 euroko kalte-ordainak ere eskatzen dituzte.

2017ko urriaren 1ean Katalunian izandako erreferendumean, jendearen kontra oldartu ziren polizia-indarrak hainbat lekutan, eta karga horietako batean zauritu zuten Español, Bartzelonan. Gomazko pilota batekin jo zuten aurpegian, eta begia galdu zuen horren ondorioz. Gertakari horiek direla-eta, eskopetari bat, inspektore bat eta bi inspektoreorde daude auzipetuta.